miércoles, 18 de agosto de 2010

Oso aurreratuta daude Errekalde eraberritzeko lanak




Moiua kaleko bidegurutzeko ezkerreko espaloitik hasita, oinezkoentzako espaloia dezente zabalagoa da orain eta auzotarrak erosoago ibili daitezke inguru horretan. Matea dendako eta Herri Eskolako sarrerak ere bereziki hobetuta daude.

Oraindik baina jo eta su dabiltza obretan langileak eta lanak amaitu bitartean oztoporen bat edo beste egongo da oinezkoentzat. Orokorrean, poztasuna agertu dute Errekaldeko auzolagunek, baina askotariko iritziak eragin dute lanok.

Auzoko bizilagunek ere azaldu digute autoak lehen baino gehiagotan sartzen dituztela garajeetan langileei ahalik eta kalte gutxien egiteko, eta horren eragina onerako sumatu dutela. Aurrerantzean ere horrela egiten segitzea komeni, izan ere, 64 aparkaleku behin betiko kenduko ditu Udalak. Erabaki horren kontra azaldu dira auzotarrak.



Guztira, 1.169.000 euro erabiliko dituzte auzoa zeharkatzen duen errepidea eta ingurua hobetzeko, oztopo arkitektonikoak kentzeko, autoen abiadura moteltzeko eta oinezkoendako bideak hobetzeko, besteak beste. Aurreikuspenen arabera, azaroaren 30ean amaituko dituzte guztiz auzoa eraberritzeko lanak.
Miren Manias.GOIENA
BIDEUA HEMEN IKUSI

No hay comentarios:

Publicar un comentario