martes, 19 de febrero de 2013

Pilotari beteranoen txapelketa

Pilotari beteranoen txapelketa, hastear


Ots. 18, 2013, 5:05 p.m. Ubane Madera

Martxoaren 3an hasiko dute Leintz aldeko beteranoen aurtengo pilota txapelketa. Eta finalak irailaren 1, 7 eta 8an jokatuko dituzte. Txapelketan jokatu gura duenak otsailaren 24a baino lehen eman behar du izena (605 72 40 96, Mauri), eta 15 euro ordaindu, txapelketaren gastuetan laguntzeko.



Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza, Gatzaga eta Oñatiko pilotari beteranoek parte har dezakete txapelketa honetan. Behin hasita, hamabostero jokatuko dituzte partiduak, domeketan (09:00) Gatzagako pilotalekuan.



Pilota goxoak



Antolatzaileek iragarri dute, baita ere, Punpa pilota misto frantsesak erabiliko dituztela; bestela esanda: pilota goxoak. Esan beharra dago-eta inor lesionatuz gero antolatzaileak ez direla kargu egingo.



No hay comentarios:

Publicar un comentario