domingo, 7 de abril de 2013

Oñatiarrak Errealeko elastikoarekin


ANDONI UGARTE, URKO GORGOÑON ETA CARLOS ODRIOZOLA IZAN DIRA GURE ORDEZKARIAK
Gure hiru ordezkariak, aste santuko txapelketako argazki ezberdinetan

Urtero bezalaxe, aste santuetan ohiko liga txapelketek atseden hartzen dute. Hala ere, ohitura denez, harrobiko futbolak jai egun hauek aprobetxatzen ditu era guztietako txapelketak antolatu eta etorkizunean izar izan izan daitezkeen futbol jokalariak gurera gerturatzeko. Jokatu diren txapelketa ezberdinen artean, guk bi txapelketa azpimarratu nahi ditugu. Alde batetik, Zarautzen jokatu zen alebin mailako VIII. Jose Angel Iribar txapelketa eta bestetik, Errealaren gazte mailako XXIX. nazioarteko txapelketa.

VIII. Jose Angel Iribar txapelketa

2001 eta 2002 urteetan jaiotako jokalarien txapelketa hau Zarautzeko Astiko futbol zelaian jokatu zen martxoaren 29an. Errealeko taldean bi oñatiar aritu ziren: Urko Gorgoñon eta Carlos Odriozola. Esan beharra dago biak ala biak, Aloña Mendiko jokalariak direla baina talde txuri-urdinak gertutik ari da jarraitzen beraien eboluzioa eta sari bezala, txapelketa hau jokatzeko aukera eskeini zien. Txapelketa ederra jokatu ostean, Erreala eta Athletic iritsi ziren finalera eta azkenean garaipena talde zuri-gorriarentzat izan zen (0-1). Aipatzekoa da Urko eta Carlosek gol bana sartu zutela txapelketan. Guztira 16 taldek parte hartu dute aurtengo edizioan: thletic, Gernika, Zarautz, Zarautz B, Real Sociedad, Eibar, Euskalduna,Urola, Tolosa, Arnedo, Ordizia, Amaikak Bat, Lagun Onak, Zumaiako, Añorga y Aretxabaleta.

XXIX. Errealaren nazioarteko txapelketa

Gazte mailako txapelketa tradizio bilakatu da dagoeneko. Ia hiru hamarkadaz, mundu mailako jokalari onenak ikusteko aukera eskaini digu eta aurtengoan ere ez da atzean gelditu. Etxeko taldeaz gain beste zazpi talde lehiatu dira aurtengoan: Villareal, Osasuna, Vitoria de Bahia, Espanyol, Betis, Nagoya eta Gipuzkoako konbinatua. Aste santuko ostiral eta pazko asteko astelehena bitartean jokatu dira partiduak eta aurtengo irabazlea Vitoria de Bahia talde Brasildarra izan da. Aipatu beharra dago, txapelketa honetan ere oñatiar bat izan dugula Errealeko elastikoa defendatzen. Andoni Ugartek talde donostiarrean jokatzen du eta txapelketa honetan laugarren izatea lortu zuen. Hemendik aurrera, berriz ere denboraldiko partiduetan zentratu beharko du atzelari oñatiarrak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario