domingo, 16 de febrero de 2014

Aloña Mendiko txirrindularitza

33 txirrindulari aurkeztu ditu Aloña Mendiko txirrindulari sailak

Irati Goitia 2014-02-15 14:39   Kirola  Oñati
Aloña Mendiko txirrindularitza sailak aurkeztu du denboraldi berrirako taldea. Guztira 33 txirrindulari. Ekitaldian Pedro Irurzuni, urte askoan presidente izan denari, eskerroneko aitortza ere egin diote.
Benjamin, alebin, infantil, kadete eta gazte mailan arituko diren txirrindulariak aurkeztu ditu gaur goizean, Etxe-Aundi jatetxean, Aloña Mendiko txirrindulari sailak. Horiez gain, afizionatuetan arituko diren hiru oñatiarrak ere aurkeztu dituzte.
Talde argazkiak atera ostean, eskerroneko aitortza egin diote Pedro Irurzuni. Izan ere, urte askoan presidente izan da eta aurten kargua utzi du. Urteetan eginiko lana eskertu nahi izan diote. Hala, oroigarri bat eman diote batzordeko kideek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario