lunes, 3 de febrero de 2014

KIROLAK

OK MAGAZINEA.
Talde guztiek lortu dute garaipena asteburuan
 
Asteburu biribila Aloña Mendiko talde nagusientzat
 2014. urte hasiera, emaitzei dagokienez, ez da oso oparoa izan Aloña Mendiko futbol, saskibaloi eta eskubaloiko talde nagusientzat. Zorionez, dinamika negatibo horiek guztiak asteburu honetan hautsi dira. Aloña Mendiko sail guztietako talde nagusiek garaipena lortu dute pasa berri den asteburuan.

Futbolean, Ohorezko Erregional mailako taldeak 1-2 irabazi zuen larunbatean Zarautzen. Partida zaila izan zen. Aurkariaren sailkapeneko egoera konplexuarengaitik, bai eta zelaiaren egoera kaxkarrarengaitik. Biek ala biek, asko zaildu zuten hiru puntuak eskuratzeko bidea eta norgehiagoka galtzen hasi arren, Asier Ugartek egindako bi golei esker, garaipena Oñatira ekarri zuten gorritxoek. Urte berriko lehen garaipen honi esker, sailkapeneko zortzigarren posturaino igo da Andoni Azkargortaren taldea.

Saskibaloian ere, aspaldiko partez bi talde nagusiek garaipena lortu dute asteburuan. Probintzial mailako taldeak erraz hartu zuen mendean Oiartzun taldea larunbatean Zubikoan. Txantxikuarrak 90-70 nagusi izan ziren arauzko 40 minutuen amaieran. Autonomika mailako taldeak ere, hautsi du urte hasieratik zetorren bolada txarra. Partida serioa jokatu zuten Zuhaitz Gonzalezen mutilek eta azkenean 66-53 nagusitu ziren Paules Skoda talde bizkaitararen aurka. Garaipen honekin, zortzigarren postuan kokatzen da sailkapenean talde txokolateroa.

Eskubaloian, bi talde nagusiek garaipena lortu dute. Emakumezkoen taldeak, garaipen erosoa lortu zuen ligako kolistaren etxean. Idurre Elorzaren neskak, 19-26 nagusitu ziren Egia Arranoren kantxan eta garaipen honekin bostgarren postuan kokatzen dira sailkapenean. Gizonezkoen kasua ezberdina da. Rafa Zuluetaren mutilak denboraldi bikaina egiten ari dira eta pasaden jardunaldian Elgoibarren berdinketa lortu bazuten ere, asteburuan berriz ere garaipenaren bidera itzuli dira. Atzo eguerdian 26-16 hartu zuten mendean Leizaran taldea eta garaipen honekin sailkapeneko bigarren postua sendotu dute oñatiarrek.

Natra Oñatik urteko lehen garaipena lortu zuen larunbatean. Argazkia: Goiena

No hay comentarios:

Publicar un comentario