jueves, 20 de febrero de 2014

Pistetako probetatik, errepideko lasterketetara

 Oihana Elorza 2014-02-20 15:00   Kirola  Oñati
Julen Umerez Espainiako txapelketan, Segorben (Castellon).
Espainia eta Frantziako ziklokros txapelketetan hartu dute parte Arrikrutz-Aloña Mendikoek eta lehen bost postuetan sailkatu ziren.

Denboraldi berriko taldeak aurkeztu ditu Aloña Mendiko Txirrindularitza sailak. Izan ere, udaberriarekin batera, errepideetako lasterketen egutegia izango dute aurrerantzean txirrindulariek. Horietako batzuk pistetako lasterketak alde batera utzi eta asfalto gaineko probetara pasako dira. Gogotsu eta indartsu.

Lehen bost postuetan

Izan ere, ziklokros denboraldi oso ona egin dute Arrikrutz-Aloña Mendi taldeko txirrindulariek. "Julen Umerezek Espainiako txapelketan hartu du parte Euskadiko selekzioarekin. Horrez gain, Umerezek berak, Ekaitz Txintxurretak eta Xabi Murgiondok Frantziako txapelketan izan ziren, Landetan, Gipuzkoako selekzioak deituta. Lehen bost postuetan sailkatu ziren hirurak", kontatu du Ruper Arkauz prestatzaileak. "Talde txikia dugu, baina maila altukoa. Selekzionatzailea bera etorri zen guregana. Txirrindulari gehiago ere eraman gura zituen, baina ezin", jarraitu du.
Txirrindularien jarrera, gogoa eta ahalegina azpimarratu gura izan ditu Arkauzek: "Ez ditugu egutegiko lasterketa guztiak egin, aukeratutakoak baizik. Oso ondo ibili dira, disfrutatu egin dute, eta hori oso garrantzitsua da. Zoriondu egin gura ditut denak". Denboraldia bukatzeko, Arrikrutzeko kobetara bisita egin zuten txirrindulariek, gurasoek eta zuzendaritzako kideek, eta elkarrekin bazkaldu zuten gero.

No hay comentarios:

Publicar un comentario