sábado, 8 de agosto de 2015

BOLINTXO-ULMA.Iruñerriko Itzulia

GOIENA

Aldapa eta bero handia, Iruñerriko Itzuliko hirugarren etapan

Ubane Madera 2015-08-07 09:07   KIROLA  DEBAGOIENA
Aldapa eta bero handiari aurre egin behar izan zieten atzo Bolintxo-Ulma taldeko Debagoieneko txirrindulari gazteek. Hala ere, eta oztopoak oztopo, Aritz Kortabarria eta Julen Umerez aurreneko postuetan sartu dira azken igoerara. Kortabarriak sailkapeneko 10. postua mantentze du. (Ander Telleria San Torcuatoren kronika)


Gogotsu irten dira txirrindulariak hirugarren etapan. Gaurkoan etapa gogorra izan dute, ibilbide gaiztoekin eta amaiera maila bereziko mendate batean, %28-ko maldak zituena. Gainera, termometroa 39ºC-tara iritsi da etapan zehar. Lehen kilometroak pasa ondoren, ihesaldi bat sortu da, baina Bolintxo-Ulma taldekoek ondo kontrolatu dute etapa guztian zehar. Horrela, azken igoerara Aritz Kortabarria eta Julen Umerez taldearen aurrealdean sartu dira. Antzuolarra 49 segundotara heldu da, eta oñatiarra 1min eta 8s-tara. Sailkapen orokorrari dagokionez, 10. postua mantentzen du Aritzek.







Bikain amaitu dute Debagoieneko txirrindulariek Iruñerriko Itzuliaren lehen etapa

Ubane Madera 2015-08-05 10:56   KIROLA  DEBAGOIENA
Aurtengo itzuliko lehenengo etapan anbizio handiarekin irten dira Bolintxo-Ulma taldeko txirrindulariak. Bai Euskal Herrian eta baita Valladolid-en izandako azken lasterketetan ikusi den bezala, maila oneko txirrindulariak aurkeztu ditu taldeak Gaztelu plazako irteeran. Lehenengo etapako helburua eguna arazorik gabe pasatzea zen, eta bikain amaitu dute txirrindulariek. Lasterketa hasieran izan den sprint berezian, Ekaitz Txintxurreta bigarren pasa da, baina arazo mekanikoak medio, karreratik kanpo geratu da. (Ander Telleriaren kronika).

Bolintxo-Ulma taldeko txirrindulariak. |  Ikusi handiago |  Argazki originala
Bestalde, eguneko ihesaldian Ekaitz Txintxurreta bera, Julen Umerez eta Xabier Murgiondo oñatiarrak sartu dira, eta Umerezek mendatean lortutako bigarren postuari esker, mendiko sailkapenean bere aukerak erakutsi ditu.
Etapa amaierari dagokionez, Aritz Kortabarria antzuolarra esprintean sartu da, laugarren postua lortuz. Taldekako sailkapenari dagokionez, bosgarren sailkatu da Debagoienako talde konbinatua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario