domingo, 13 de septiembre de 2015

57.MIKEL DEUNAREN SARIA.

GOIENA

Irabazitako maillota defendatu beharko duMurgiondo oñatiarrak

Jagoba Domingo 2015-09-12 22:30   KIROLA  OÑATI
Arratsaldeko erlojupeko lasterketan azkarrena Eneko Aramendia nafarra izan den arren, 14:39ko denborarekin, Murgiondo oñatiarra izan da eguneko txirrindulari erregularrena. Laugarren postua lortu du Murgiondok goizeko lasterketan eta arratsaldeko erlojupeko lasterketan; lehenean 2:15:51ko denbora egin du eta bigarrenean 14:59ko denboran egin du 10 kilometroko ibilbidea. Udazkeneko Kriteriumeko maillota beraz, etxean geratu da gaur. Umerezek eta Kortabarriak ere marka onak lortu dituzte; Umerez oñatiarra goizean 6. postuan heldu da helmugara eta arratsaldean 12. sailkatu da, Kortabarria antzuolarra ostera, goizean bosgarren heldu da metara eta erlojupekoan 9. azkarrena izan da.
Erlojupeko lasterketa ikusgarria izan da Oñatin jokatu dena, 103 txirrindularik barruak hustu dituzte 10 kilometroko ibilbidea ahalik eta azkarren egiteko asmoz. Ikusle eta zale asko batu dira errepide bazterretan, batez ere Etxe Aundi jatetxetik aurrera txirrindulariak animatzeko gogotsu, eta nola ez, etxekoei bultzada berezia eman diete, hala aitortu du Umerezek. Kadete eta gazte mailako ziklistek goizean 88 kilometro egin ostean ere, indarrez heldu dira arratsaldeko lehiara eta irudi politak utzi dituzte, batez ere, Satipillaurako malda gogorrean eta hilerri ondotik behera ziztu bizian jaisten helmugara bidean.

Esan bezala, etxeko korrikalariak, Murgiondok jantzi du Udazkeneko Kriteriumeko maillota gaurkoan eta bihar, Kriteriumeko hirugarren etapan defendatu beharko du Umerez eta Txintxurreta taldekideen laguntzaz Ibarra. Pozik zegoen Murgiondo erlojupekoa amaituta, hala ere, goizeko lasterketa gutxigatik ihes egin diola esan du, eta Oñatin podiuma egiteko gogoz geratu den arren, lan polita egin du progresio handia egin duen lehenengo urteko jubenilak Kepa Umerezek, Aloña Mendiko txirrindularitza saileko presidenteak, esan duen bezala. Antolatzaileak ere pozik amaitu dute egunak eman duenarekin, bi lasterketa egun bakarrean antolatzea ez da lan makala eta laguntzaile guztiei eskerrak eman nahi izan dizkie Umerezek.

Udazkeneko Kriteriumeko sailkapen orokorrean lehenengo hamar txirrindularien artean daude hiru Debagoienar hauek; Murgiondo lehehengo; Kortabarria bosgarren 14 segundotara eta Umerez seigarren, 17 segundotara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario