sábado, 16 de enero de 2016

Arrikrutz ziklo-kros taldea

Denboraldia "ona" izan da Arrikrutz ziklo-kros taldearendako

Mireia Bikuña 2016-01-15 11:36   KIROLA  OÑATI
Garazi Erostarbek, Ander Blazquezek, Ander Gartziak, Andoni Igartuak, Xabier Murgiondok eta Ekaitz Txintxurretak bukatu dute ziklo-kros denboraldia, edo, beste modu batera esanda, Arrikrutz ziklo-kros taldeak amaitu du urtea. Guztira, 13 probatan parte hartu dute.
Arrikrutzeko ziklista bakoitzak aukeratu du zein probatan parte hartu, baina gehienez ere 13 izan dira. "Ziklista bakoitzak antolatu du bere egutegia. Aste bukaera batzuetan probak egon dira zapatuan eta domekan, eta askotan bakarra egin dute", diote.
Ez dute lasterketarik irabazi, baina txirrindulari onenen taldeetan egoteko gai izan dira. "Lehenengo hamarren artean behin baino gehiagotan sailkatu dira. Ander Blazquez eta Ekaitz Txintxurreta aurrean egon dira ia beti. Gainera, Garazi Erostarbek Gipuzkoako txapelketa ederra egin zuen", dio Arkauzek.
Bestalde, lasterketak korritu barik geratu da Xabier Murgiondo. Akilesen tendoia minduta izan du eta ziklo-kros denboraldia osorik galdu du. 
Oñatiko ziklo-krosa 
Era berean, pozik daude Oñatiko ziklo-kros lasterketak emandakoarekin. "Ibilbidea oso siku zegoen, baina lasterketa politak ikusi genituen eta ikusleek ondo erantzun zuten", azpimarratu du Ruper Arkauzek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario