viernes, 22 de enero de 2016

'Mugikortasunaren martxa'

Urgain eskolan 'Mugikortasunaren martxa' egin dute

Arantzazu Ezkibel 2016-01-22 13:33   HEZKUNTZA  OÑATI BERRIAK
Urgain eskolan mugikortasuna eta osasuna gaia landu dute gaur; horretarako, kalera irten dira, etaUrgain mugituz lelopean mugikortasun martxa egin dute. Herriko kaleetan ibili dira neska-mutikoak bizikletaz, patinetez eta oinez. 
Eskola Agenda 21 proiektuaren barruan dagoen ingurumen batzordeak proposatuta irten dira kalera ikasle eta irakasleak. Mugikortasun osasuntsua eta segurua bultzatu dute; helburu txiki asko elkartuz, amets handiak lor daitezkeela adieraziz.

200 lagunetik gora

Urgain eskola osatzen duten hiru ikastetxeen artean egin dute ibilbidea: bizikletaz, oinez edo patinetez. Guztira, 200 lagunetik gora elkartu dira.
Mugikortasuna eta osasuna eskolan landuko dituzten gaiak izango direla esan digute; gaurkoarekin, gaiari hasiera eman diote.

No hay comentarios:

Publicar un comentario