miércoles, 3 de febrero de 2016

San Lorentzorako sarrera itxi egingo dute biha

Udaltzaingotik jakinarazi dutenez bihar, eguena, itxi egingo dute Eltziara joateko hartzen den bidea, San Lorentzon. Arrazoia da ur hodi handi bat sartu behar dutela. Bidea 09:00etatik 18:00etara bitartean egongo da itxita. Ondorioz, San Lorentzora sartu eta bertatik irteteko auzorako lehenengo sarreratik joan beharko da. Bide mozketak autobusei ere eragingo die; Lurraldebus eta DG08 lineako zerbitzua ez dira San Lorentzoraino iritsiko eta azken geltokia Kalegoienan egingo dute.




No hay comentarios:

Publicar un comentario