sábado, 16 de abril de 2016

Emakumeen Biraren antolakuntzan laguntzen jarraituko du Udalak

2016/04/11.

2019an, Emakumeen Birako etapa bat Oñatin hasi eta bukatuko da





Debagoieneko Mankomunitateak Iurretako Emakumeen Bira ziklismo kirol elkartearekin hitzarmena sinatu du
  Mankomunitateak eta Emakumeen Birako antolatzaileek adostu duten hitzarmenak lau urterako indarraldia du, 2016tik 2019ra. Lau urteko epe honetan, Emakumeen Birako etapa bat, Debagoieneko herriren batean egingo da. Hala, aurten, lehenengo etapa, Eskoriatza-Eskoriatza, ia 77 kilometroko etapa izango da. Aipagarria da gainera, munduko emakume txirrindulari hoberenen tropela, Oñatitik pasako dela. Hori, ostegunean, hilaren 14an izango da.
2017an, Antzuolan izango da etapa bat, 2018an Aretxabaletan eta 2019an, esan bezala, Oñatin.
  Debagoieneko Mankomunitateak Emakumeen Birari eskaintzen dion babes hau, frogak World Tour zirkuitoaren barruan mantentzera lotuta dago. Antolatzaileek, bira bakoitzeko etapa bat Debagoienean egiteko konpromisoa hartzen dute eta horren truke, Mankomunitateak ekarpen ekonomikoa egingo dio probari, 9.000 euro aurten eta 12.000 eurona datozen hiru urteetan. Mankomunitateak onartutako diru ekarpena eskualdeko udalen artean banatuko da. Hala, etapa egiten duen herriko udalak, 6000 euro ordainduko ditu, tarteko helmuga hartzen duen herriak 1500 euro eta gainerakoa, Mankomunitatea osatzen duten herriek duten biztanleen arabera banatuta, tarteko helmuga duena barne.
  Oñatiko Udalak aipatu hitzarmena gauzatu ahal izateko,  2016-2019 urte artean hainbat diru ekarpen egingo dizkio Mankomunitateari, guztira, 9196 euro jarriz.
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario