miércoles, 6 de abril de 2016

Parrokiko teilatua konpontzeko lanak.

Hiruzpalau hilabete iraungo dute parrokiko teilatua konpontzeko lanek

Amaia Txintxurreta 2016-04-05 16:00  OÑATI BERRIAK
Oñatiko parrokiako teilatua konpontzeko garabia jarriko da BBVA aurreko zabalgunean. Joan zen astean bota zuten zementua garabiaren oinarria osatzeko, eta gaur, martitzena, garabia muntatzeko lanek egingo dituzte. Ondorioz, Unibertsitate etorbidea itxita egongo da 18:00ak arte. Teilatuaren zati nagusia konponduko da.
Datozen hilabeteotan Oñatiko parrokiako teilatuaren zatirik handiena konponduko da. Orain bi urte pasa , 2013an, Pietateko Kaperaren gaineko zatia konpondu zen. Kaltetuen zegoen zatia, hain justu, baina teilatuaren gainontzeko zatia ez zen ukitu. Orain, teilatuaren zati nagusia konponduko da.

Garabia muntatzen

Joan zen astean bota zuten zementua BBVA banketxearen aurreko aldean garabiaren oinarrirako. Hori lehortuta, gaur, martitzena, hasi dira garabia muntatzen, eta lanok segurtasunez egin ahal izateko, inguruko trafikoa etenda egongo da gaur 18:00ak arte.

Hiruzpalau hilabetez

Behin garabia muntatuta hasiko dira teilatua konpontzen eta espero da lanek hiruzpalau hilabete irautea. Tartean, esaterako, Korpus jaiak izango dira, hala ere, normaltasunez ospatu ahal izango direla azaldu du parrokoak.

Lanen aurrekontua

Lanek 132.000 euroko aurrekontua dutela gaineratu du parrokoak, BEZ barne, eta azaldu du Udalak %30a estaltzeko dirua emango duela. Bestetik, Ulmakoek aldamioak utziko dizkiete eta diruz ere lagunduko diete, eta gainontzekoa, Elizaren erakundeek eta Parrokiak berak, eliztarrengandik bildutakotik jarriko dute. Larrañagak herritarrak animatu ditu lanak finantzatzeko diruz laguntzeko eskatuaz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario