lunes, 27 de junio de 2016

EH Bilduk eskuratu ditu boto gehien

GOIENA

Oñatin, EH Bilduk eskuratu ditu boto gehien

Ubane Madera 2016-06-26 22:21  OÑATI
EH Bilduk segitzen du Oñatin lehen indarra izaten, EAJ eta Elkarrekin Ahal Dugu atzetik dituela. Hala ere, nabarmena da abenduko datuekiko izan duen boto galera. Hona zenbakiak: EH Bildu: 1.971 (%33,66); EAJ: 1.899 (%32,43); Elkarrekin-Ahal Dugu: 1.296 (%22,13); eta ondoren, boto alde handiagoarekin datoz sozialistak: 370 botorekin (%6,32). PPk emaitza berbera atera du: 215 (%3,67).
* 2015eko abenduaren 20ko hauteskundeetan, Ezker Batua eta Ahal Dugu ez ziren elkarrekin aurkeztu. Dena dela, konparaketa egiteko, alderdi biek bakarka lortu zituzten emaitzak batu ditugu zutabe bakarrean. |  Ikusi handiago |  Argazki originala
Ia 400 boto galdu ditu Oñatiko lehen indarra den EH Bilduk; 100 boto inguru galdu ditu, berriz, EAJk. Eta 300 boto pasa irabazi ditu Elkarrekin-Ahal Dugu koalizioak. Beraz, abenduan erakutsitako indarrari eutsi egin dio eta handitu ere egin du. Hori guztia erabaki dute botoa ematera joan diren 5.873 oñatiarrek. Abstentzioa, berriz, izan da %33,82koa. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario