domingo, 10 de julio de 2016

Hezkuntzan, Oñatiko EAJ-PNVk, bi foro berri proposatzen ditugu: elkarbizitzarena eta ekintzailetza-sormenarena

Kontzejupetik aldizkarian)

Erostarbe, Amaia_1Hezkuntza arloan ‘Herri Curriculuma’ eta ‘Eskolako Bidea’ dira esku artean dituzuen proiektu nagusiak. Nola ikusten dituzu?Lau hezkuntza-mahai daude (gurasoen formazioa, euskal kultura, mugikortasun jasangarria eta herri-curriculuma), eta udalak eta hezkuntza-arloko eragileek hartzen dute parte; tamalez, ez da onartu EAJren ordezkaririk.
Hezkuntza-mahai horietan sortutako egitasmoak dira, bai Eskola-bidea, bai Herri-curriculuma. Eskola-bidearekin, eskolarako joan-etorriak egitean, bizikletaz, oinez edo patinetez joatea sustatu nahi da. Errekalde Herri Eskola (Urgain) orain sei-zazpi urte hasi zen eskolara oinez joateko ekimena antolatzen kultura-astean; orain herriko beste ikastetxeetara ere zabaldu da, eta oso pozgarria da. Herri-curriculuma, berriz, herriko kulturaondarearen berri jaso, eta eskoletan transmititzeko proiektua da. EAJk oso aldeko jarrera agertu du proiektu horren aurrean.
Hezkuntza arloan, bi foro gehiago antolatzea da EAJren proposamena, Oñati HERRI HEZITZAILEAREN EREDUA jomuga. Batetik, ume eta gaztetxoen artean elkarbizitza, harreman egokiak, bakearen kultura, berdintasuna, kulturartekotasuna… sustatzeko. Bestetik, gaztetxoen artean ekintzailetza, sormena eta aintzindarien ezagutza suspertzeko.
Euskararen arloan, besteak beste, etorkinek euskara ikasteko programak indartu beharra dagoela diozue.
Hamar urte dira atzerritik etorritako umeei euskararako bidea errazten hasi zela udala, EAJren ekimenenez. Batez ere ahozko komunikazioan trebatzeko saioak antolatu izan dira. Gure ustez orain beste urrats bat eman behar da, eta baliabide gehiago eskaini programari: gero eta ikasle gehiago dago, eta beranduegi bukatzen dira saioak (20:00- etan). Halaber, urteetako eskarmetuak erakutsi digu Olako dorrea ez dela lekurik onena.
Bestalde, atzerritik etorritako gizon-emakume asko dago Oñatin edadekoak zaintzen eta ostalaritzan lanean batez ere. EAJren azken legealdian, herritarrok euskararen oinarrizko mailaren jabe egiteko egitasmoa jarri zen abian diruz lagunduta eta haien lanarekin bateragarri eginda. Oso beharrezkoa da programa hori berreskuratzea.
Gainera, arduratuta gaude ume eta gaztetxo batzuek lagunekin gazteleraz jarduten dutelako. Ez dakigu zenbateko indarrez, eta datu objektiboak behar dira.
AMAIA EROSTARBE
EAJko ordezkaria Euskara-Hezkuntza batzordean

No hay comentarios:

Publicar un comentario