jueves, 6 de octubre de 2016

Iokin Garai nagusi Gredoseko Ultra lasterketan

ok magazinea

2016-10-05 18:24:20
PROBAKO ERREKORRA 13 MINUTUTAN HOBETU ZUEN
Iokin Garai nagusi Gredoseko Ultra lasterketan
Iokin Garai mendi lasterkari oñatiarra izan da III. Ultra de Gredos mendi lasterketako protagonista nagusia. Larunbat goizaldean jokatu zen proban erabateko nagusitasuna erakutsi zuen eta lasterketa irabazteaz gain, lasterketako errekor berria ezarri zuen txantxikuarrak.

Iokin Garai Aloña Mendiko korrikalariak sekulako lasterketa osatu zuen larunbatean Candeledan. Avilako herriak Gredos Ultra probaren hirugarren ekitaldia antolatu zuen asteburuan eta txantxikuarra oso ondo moldatu zen 82 kilometroko ibilbide gogorrean. Proba goizeko 4:30 abiatu zen eta ordutegiak tentsio pixka bat ezarri bazuen ere, lehen kilometroak gainditu orduko uxatu ziren zalantza guztiak.

Lehen kilometroak gainditu orduko jarri zen lasterketa buruan Garai eta ibilbidean zehar bizpahiru aldiz lasterketaren norantza galdu bazuen ere, proban zehar tarte handia zabaldu zuenez, helmugara bakar-bakarrik iritsi zen. Oñatiarrak 11:04:39 osatu zuen ibilbidea eta lau minutu sartu zizkion José Antonio Cuevas bigarren sailkatuari. Podiuma, Juan Antonio Martinek osatu zuen.

Errekor berria

Sari bikoitzaz bueltatu da Garai Avilatik Oñatira. Garaipenaz gain, probako errekorra ere ezarri baitzuen Aloña Mendiko korrikalariak. Aurreko errekorra 11 ordu eta 17 minutu pasatxoan zegoen eta txantxikuarrak marka hori txikitu egin zuen. 13 minutu "jan" baitzizkion errekorrari.

Hiru Haundiak, denboraldiko azkena

Asteburuko garaipenaren ostean, denboraldiko azken lasterketari begira dago Garai. Hamar egun barru jokatuko den Hiru Handiak lasterketa prestatzen ari da burubelarri eta OK Magazineari onartu dionez, «urteko helburu garrantzitsuetako bat» izango da proba hori.

Gogoratu beharra dago, duela bi urteko ekitaldian podiumera igo zela Garai. Horduko hartan, hirugarren postuan amaitu zuen lasterketa eta denboraldiko momentu hauetan freskotasuna falta bazaio ere, «marka hori hobetzeko asmoz» irtengo da Hiru Handietan korrikalari oñatiarra.

Garai Gredoseko Ultrako une batean. Argazkia: Angel Garcia - Lilloman

No hay comentarios:

Publicar un comentario