Oñatiko eta Eskoriatzako udalek dirulaguntza jasoko dute Foru Aldundiko Kirol Sailetik; horren fede ematen duen hitzarmena eguenean sinatu zuten Iñaki Galdos Kirol diputatuak eta udal horietako ordezkariek. 2008-2011 Kirol Ekipamenduen Planean daude sartuta dirulaguntza horiek.
Oñatiko Udalari 50.000 euro emango dizkio Aldundiak, eta Larrañako futbol zelaia egokitzeko erabiliko ditu hark. Eskoriatzako Udalari 11.000 euro emango dizkio, eta nagusiendako osasun parkea egiteko izango dira. Proiektu horren aurrekontua 22.000 eurokoa da.
Gipuzkoako 13 herri
Denetara, 1,24 milioi euroko dirulaguntzak emango ditu Aldundiak, Gipuzkoako 13 herriko 14 instalaziorendako.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario