Antonio Alustizak eta 'Ttiki'-k irabazi dute Oñatiko Nazioarteko Artzain txakur txapelketa
Antonio Alustizaren gidaritzapean, 'Ttiki' izan da bizkorrena Santa Lutziako zelaian. 12 artzainek parte hartu dute txapelketan, onenetan onenek. Bigarrena Pierre Pommes izan da, 'Usso' txakurrarekin; eta, hirugarrena, Jose Mari Jauregi 'Leze' txakurrarekin. Txapelketaren ostean, omenaldi hunkigarria egin diote azkeneko urteetan txapelketa irabazi izan duen eta dagoeneko hilda dagoen 'Bizkor' txakurrari.
GOIENA
No hay comentarios:
Publicar un comentario