Txosna batzordeak kontzertua antolatu du zapaturako, San Migel jaiak berotzen hasteko. Estricalla, Flyshit, Martis Causa eta Black River taldeek joko dute txosnagunean. Kontzertua 22:00etan hasiko da. Estricalla izango da kontzertuko talde nagusia. Corazon de Sapo eta Kuraia taldeetan ibilitako Fernando abeslaria da taldeko arima. Sei abestiz osatutako diskoa atera dute: 'Gimnasia revolucionaria' izeneko lana, hain zuzen.
GOIENA
No hay comentarios:
Publicar un comentario