Oñatiko Irrintzi Otxoteak disko berria aurkeztu du
"Grabaketa Historikoak" izenburuarekin, 1963an eta 1964an egindako grabaketa batzuk batu dituzte lan berrian, tartean, Jose Mari Arzuaga zuzendari zutela grabatutakoak. Joan den zapatuan aurkeztu zuten lan hori, Jose Mari Arzuagaren omenez egin zuten elizkizunean. Irrintzi Otxoteko kide da Jose Antonio Villar arrasatearra eta Arrasate Irratian kontatu duen moduan, “oso elizkizun hunkigarria” izan zen zapatukoa.
OIENA
No hay comentarios:
Publicar un comentario