350 lagun dabiltza Euskadi Xtrem BTT proban egiten; GR38 ibilbidea, ardoaren eta arrainaren bidea deitzen dena, Laguardia eta Lekeitio artekoa. Lehenengo egunean, atzo, Laguardia eta Oñati arteko ibilbidea egin zuten –126 kilometro–; eta, gaur, Oñati eta Lekeitio arteko 78 kilometroak egiten dabiltza. Adierazi digutenez atzo oso eguraldi txarra izan zuten. Irudian ikus daiteke, txirrindulariak bizikletak garbitzen Zubikoa ondoan, lehenengo etapa amaitu ondoren.
GOIENA
No hay comentarios:
Publicar un comentario