Garibai auzoko Maylor enpresaren teilatuak sua hartu du. Ertzaintzak esan digunez oraindik ez dakite sua zerk eragin duen. Baina, pabilioiko langile batek GOIENAri jakitera eman dionez, teilatu-hodia konpontzen ari zirela plastiko batean txinparta batek salto egin eta sua piztu da 15:15ean. Suhiltzaileen sei kamioi gerturatu dira bertara eta dagoeneko sua itzalita dago. Zorionez inork ez du minik hartu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario