BIKOTE MISTOEN LASTERKETA: 2012KO MAIATZAK 12
Emakumeen parte hartzea unibertsitatearen baitan antolatzen diren kirol ekintzetan baxua izaten da, oro har. Berdina gertatzen da herri mailan antolatzen diren kirol ekintza askotan. Kirol profesionalak eta aisialdiko kirolak aurpegi maskulinoa du, baita komunikabideetan eta baita kalean ere. Emakumeei beraien espazioa ematen zaienean, ordea, kirola egiten dutela eta gustatzen zaiela argi ikusten da.
Hori dela eta, Enpresagintza Fakultateko Berdintasun Taldeak, Kirol Zerbitzuak eta SNATU ikasle kooperatibak bikote mistoen herri lasterketa antolatu du, berdintasunaren aldeko lasterketa izango dena.
Bertan parte hartzeko izena eman izenemateetan eta dagokizun kopurua sartu Euskadiko Kutxako ondorengo kontu korrontean: 3035 0005 30 0050037797 Izena ematearen baieztapena 2 egunetako epean emailez jasoko duzu.
Bikoteak 10€
Banaka 5€
Egunean bertan izena emateko aukera egongo da.
Gogoratu zure izena adieraztea diru sarrera egiten duzunean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario