ABIAN DA NATRA OÑATI ALOÑA MENDI TALDEAREN AURREDENBORALDIA
DOMINGO, 02 DE SEPTIEMBRE DE 2012 13:03 ARATZ LOSADA
Urteko bederatzigarren hilea hastearekin batera, dagoeneko martxan da Natra Oñati Aloña Mendiren EBA mailako bigarren denboraldia.
Atzo goizean osatu zuten lehen lan saioan, Zubikoa kiroldegiko kantxa eta San Martineko berdegunea tartekatu zituzten.
Bi orduko iraupena izan zuen saioan, jokalariek San Martineko berdegunean 15 minutuko bi korrika saio osatu zituzten. Tartean luzatze ariketa eta tonifikazio ariketa lasai batzuk ere ikusi zirelarik.
Ondoren, Zubikoako kantxa berdean aritu ziren kantxa barruko jaurtiketa eta ariketa tekniko ezberdinak landuz. Orokorrean, lan saio arina izan zen eta helburua pixkanaka-pixkanaka lan kargak eta entrenamenduak ondo asimilatzea izango da.
Lehen saio honetan, plantilla guztia ikusi ahal izan genuen, Eneko Blancoren aginduetara. Azken hau izango da lehen taldeko entrenatzaile berria.
Baina ez zen atzoko berritasun bakarra izan. Eneko Blancorekin batera, Natra Oñatik beste hiru jokalari berri fitxatu bait ditu taldea indartu eta mailara ondo egokitzeko. Xabier Osa, Zarauztarra, Xabier Odriozola, Azkoitiarra eta Josean Cavada Donostiarra dira aurtengo hiru aurpegi berriak eta hiruak ere atzoko lan saioan ikusi ahal izan ziren. EBA eta LEB mailetan aritutako jokalariak dira eta esperientzia eta kalitate puntu handia emango diote talde oñatiarrari.
Taldeari dagokionez, 12 jokalariz osaturiko plantilla izango da aurtengoa. 2 antolatzaile, 6 hegaleko eta beste 4 barneko jokalari. Hauei probintzialeko taldeko jokalariak ere gehitu behar zaizkie edozein beharren aurrean, azken hauek erabiliko dituela onartu bait zuen entrenatzaile berriak.
Aurredenboraldiari dagokionez, bi hilabetez luzatuko da. Liga hasi bitartean lan saioak eta lagunarteko partiduak tartekatuko dituzte gorritxoek, Urriak 27ra ahal den hoberen iritsi ahal izateko. Hori izango baita Natra Oñati Aloña Mendiren EBA mailako lehen jardinaldiaren eguna. Dagoeneko gainera, jakinekoa da talde oñatiarrak iaz bezela, etxean abiatuko duela denboraldia. Iaz Valladolid izan zen aurkaria eta aurtengoan berriz Easo Pastas Arruabarrena talde donostiarra izango da Natra Oñatiren ligako lehen aurkaria.
Baina Urriko azken asteburura iritsi aurretik, makina bat izerdi eta partidu jokatu beharko dituzte Blancoren mutilek. Lehenengoa datorren ostiralean bertan (Irailak 7), Zubikoako kiroldegian arratsaldeko 20:00. Lehen maila nazionaleko Atletico San Sebastian izango da oñatiarren aurkaria. Ondoren lagunarteko ezberdinen artean, Iraileko azken bi asteburuetan jokatuko denEuskal Kopa azpimarratu beharra dago. Urteko lehen txapelketa ofiziala izango da eta ordutegiak eta datak finkatu gabe dauden arren, jakinekoa da lehen kanporaketan UPV (EBA maila) eta Araberri ( LEB zilar maila) gainditu beharko dituela txapelketan aurrera egin ahal izateko.
Lehen aste hauetan lau lan saio izango dituzte astean zehar, baina urria iristearekin batera hiru saiotara pasako da asteko dinamika. Atzoko eguna borobiltzeko, lehen taldeko jokalari eta tekniko guztiak herriko elkarte ezagun batean elakartu ziren denboraldiari ongi-etorria eman zion ohiko bazkaria osatuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario