Egun on,
Jakina denez, Alberto Plazaola preso politiko oñatiarrari
biziarteko zigorra ezarri berri dio aurten Espainiar justiziak. Nahiz eta
Estrasburgoko Epaitegiak biziarteko
zigor hau baliogabetzeko agindu dion,
Espainiak Europak agindutakoa ez duela beteko esan du.
Bidegabekeria
honen aurrean, oñatiko HERRIRA mugimenduak mobilizazio ezberdinak egin ditu
dagokion legedia aplikatzeko exigituz.
Ekimenekin jarraituz, Irailaren 15-ean
Elkartasun martxa bat antolatu dute Alberto Plazaola gatibu duten Curtis
gartzelara, gure herrikideari elkartasuna adieraztera.
Ekimenarekin bat
eginez udal ordezkariok prentsaurreko bat burutuko dogu, gaur irailak 5
arratsaldeko 18:30etan, herriko plazan. Prentsaurrekoaren helburua ekimenarekin
bat egin eta udal ordezkaritza bat martxara joango dela aditzera izango da. Zuen
hedabideak berriari estaldura ematera nahiko genuke.
- Eguna: Irailak 5,
asteazkena
- Lekua: Oñatiko plazan
- Ordua: 18.30
Arratsaldean
plazan ikusiko garelakoan,
UDAL GOBERNU TALDEA
No hay comentarios:
Publicar un comentario