miércoles, 8 de mayo de 2013

"Kale bandalismoa"

"Kale bandalismoa" salatu du Oñatiko EAJk


Mai. 8, 2013, 11:20 a.m. Oihana Elorza



"Azken boladan Oñatiko kaleetan ikusten ari garen pareta zikin, pankarta, kartel, denetariko pintadak, irauli eta erretako kontenedoreak, lurrean botatako zaborra eta bestelako ekintza bandalikoak" salatu ditu Oñatiko EAJk prentsa ohar bidez.





Hauxe da Oñatiko EAJk bidalitako prentsa oharra:



"Azken boladan Oñatiko kaleetan ikusten ari garen pareta zikin, pankarta, kartel, denetariko pintadak, irauli eta erretako kontenedoreak, lurrean botatako zaborra eta bestelako ekintza bandaliko askoren aurrean, Oñatiko EAJ-PNVk elkarbizitza baketsurako lagungarri ez diren heinean, ekintza hauek denak gaitzesten ditugu.





Adierazpen askatasunaren alde egonik, norberaren edo taldeko iritzia helarazteko modu errespetagarriagoak daudelakotan gaude herriko itxura zatartu eta denona den ondare publikoa kaltetu gabe".



No hay comentarios:

Publicar un comentario