OK Magazinea
Igeriketa
Igeriketa
2013-07-03 10:54:08
Urrezko hiru eta zilarrezko bi domina lortu zituen
Bost domina lortu ditu Josune Odriozolak Espainiako txapelketan
Josune Odriozola Aloña Mendiko igerilariak bost domina (urrezko hiru eta zilarrezko bi) lortu zituen ekainaren 8 eta 9an Cordoban jokatutako igeriketa egokituko Espainiako kluben arteko txapelketa absolutoan. Aloña Mendiko igerilaria den arren, igeriketa egokituko txapelketetan, Josunek Donostiako Konporta taldearekin parte hartzen du.
Taldeka hirugarren sailkatu ziren. Emaitza horri bakarkakoan egindako lan bikaina gehitu behar zaio. Izan ere, arlo indibidualean Josunek bost domina lortu zituen: urrezkoak 50 eta 100 bizkar eta 200 krolean, eta zilarrezko bana 100 eta 400 krolean.
Denboraldi amaiera
Asteburu honetan bertan amaituko du Josunek aurtengo denboraldia. Pasaden astean Gipuzkoako txapelketan parte hartu zuen Donostian eta asteburu honetan Euskal Herriko txapelketak izango ditu jokoan Gasteizen. Bestelakoan, Aloña Mendiko igerilari gehinenontzat ere asteburu honetan amaituko da aurtengo ikasturtea. Entrenatzen jarraituko duen bakarra Nerea Diaz izango da, izan ere, Uztailaren 23tik 26ra Pontevedran jokatuko diren Espainiako txapelketetan parte hartuko du. Hasiera batean 50 krol eta 100 bizkarrean eta baliteke 100 krol eta 200 bizkarrean ere minima lortzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario