Igeriketa
Igeriketa
2013-10-14 10:06:00
BESTE ZERBITZU BERRIETARAKO IZEN EMATEA ZABALIK DAGO ORAINDIK
Gaur hasiko dira igeriketa ikastaroak Zubikoa kiroldegian
Irailean zehar izen emate prozesua egin ostean, azken asteotan, aurtengo ikasturterako zerrendak argitaratu ziren kiroldegian. Prozesu guzti hori atzean utzi ondoren, gaur hasiko dira denboraldi berriko Zubikoako ur jarduera eta ikastaroak. Haur, gaztetxo zein nagusientzako hainbat ikastaro ezberdin eskaintzen ditu zerbitzuak eta aurten ere, erabiltzaile kopurua handia izango da.
Zerbitzu berrien izen ematea
Bestalde, gogoratu Zubikoa kiroldegiak ikasturte honetarako hainbat zerbitzu berri abian jarri dituela. Korrikako taldea, gazte kirola eta patinajea dira nobedadeak. Lehena, korrika egiten hasi nahi duen horri dago zuzendua eta izen ematea zabalik dago. Gazte kirola berriz, DBH gaztetxoendako zerbitzu bat da. Kirola praktikatu eta ondo pasatzeko helburuarekin sortu dena. Azkenik, patinajea helduei zuzendutako hastapen ikastaroa izango da.
Izen ematea eta informazioa Zubikoa kiroldegian jaso ahal izango da. Gazte kirola eta patinaje ikastaroak azaroan abiatuko dira. Lehena asteartetan izango da 18:30-19:30 eta patijanea berriz, astean birritan; astearte eta ostegunetan (19:00-20:00).
0 iritziak
Igeriketa ikastaroak arrakasta handia izan dute beste urtebetez
No hay comentarios:
Publicar un comentario