Aitor Ugarte oñatiarra, Gipuzkoako selekzioko hautatzailearen laguntzailea izango da
Aloña Mendiko saskibaloi saila zorioneko
dago. Duela aste batzuk emakumezkoen taldea berreskuratu zutela esan
bagenuen, oraingoan, harrobiko beste kide bati buruzko albiste bat eman
behar dugu. Jubenil taldeko entrenatzailea, Aitor Ugarte, Gipuzkoako
selekzioko gazte mailako taldearen bigarren entrenatzailea izango da
aurrerantzean.
Iraila hasieran jaso zuen deia Ugartek eta lehen momentutik eman zion baiezkoa proposamenari. Luis Comendador izango da gazte mailako gizonezkoen hautatzailea eta honek eskatuta, Aitor Ugarte oñatiarra eta Jokin Etxebarria arrasatearra izango dira bere bi laguntzaileak. «Aloña Menditik kanpo izango dudan aurreneko esperientzia izango da eta pozik eta gogotsu nago erronka berriari aurre egiteko. Asko ikasiko dudala iruditzen zait».
Aurre selekzio honetatik, 12 jokalariz osatutako taldea osatuko dute eta abenduko lehen asteburuan txapelketa ofiziala jokatuko dute Labastidan, Araba eta Bizkaiako selekzioen aurka.
Iraila hasieran jaso zuen deia Ugartek eta lehen momentutik eman zion baiezkoa proposamenari. Luis Comendador izango da gazte mailako gizonezkoen hautatzailea eta honek eskatuta, Aitor Ugarte oñatiarra eta Jokin Etxebarria arrasatearra izango dira bere bi laguntzaileak. «Aloña Menditik kanpo izango dudan aurreneko esperientzia izango da eta pozik eta gogotsu nago erronka berriari aurre egiteko. Asko ikasiko dudala iruditzen zait».
Formakuntza prozesuan
Aitorrek beti izan du saskibaloiarekiko miresmen berezi bat. 18 urte zituela hasi zen Aloña Mendiko gazte mailetan entrenatzaile lanak egiten eta azken zortzi urteotan, harrobiko talde ezberdinak zuzendu ditu. Era berean, iaz bigarren mailako entrenatzaile titulua atera zuen eta horri esker lortu du hein handi batean, Gipuzkoako selekziora iristea.Igandean lan saioa
Deia jaso zuenetik, hainbat bilera izan ditu hautatzaile eta federazioko kideekin, baina entrenatzaile bezala, kantxa gainean jartzeko gogoa daukala onartu digu Ugartek. «Igande honetan izango dugu lehen hartu-emana Donostian 22 jokalariz osaturiko aurre selekzio batekin. Azaroan zehar hainbat lan-saio egingo ditugu eta tartean lagunarteko bat ere jokatuko dugu».Aurre selekzio honetatik, 12 jokalariz osatutako taldea osatuko dute eta abenduko lehen asteburuan txapelketa ofiziala jokatuko dute Labastidan, Araba eta Bizkaiako selekzioen aurka.
No hay comentarios:
Publicar un comentario