lunes, 11 de marzo de 2013

Mendi irteera

Mendi irteera domekan Urbasako inguruak bisitatzeko


Mar. 11, 2013, 11:48 a.m. Ane Miren Etxeberria

Datorren domekarako, martxoak 17, mendi irteera berri bat antolatu du Aloña Mendi Elkarteak. Domekako irteeran Zunbeltz-Dulantzi-Pilatos balkoia-Urederra-Bakedano ibilbidea burutuko dute mendizaleek.



Urederra bisitatuko dute mendizaleek.
Urbasako inguruak bisitatzeko parada izango dute datorren domekan, hilak 17an Aloña Mendi elkarteak antolatutako mendi irteeran parte hartuko duten mendizaleek. Irteera goizeko 8tan izango da Postetxe parean eta izen-emateko Aloña tabernara joan beharko da martxoaren 14a aurretik.





Bazkideek 9 euro ordaindu beharko dute, ez bazkideek aldiz, 12 euro eta langabetuek 5 euro.



Ibilbidea Lizarraga gainean dagoen Zunbeltz bentan hasiko da, zuzenean Dulantz tontorrera abiatu eta bertatik Pilatos Balkoiko amildegira hurbilduko dira. Ondoren, Urederraren sorburura iritsi eta bukatzeko Bakedano herrira jaitsiko dira. Guztira, 20 km inguru, 600m ko desnibelarekin, 5 – 6 ordutan egiteko ibilbidea izango da.



No hay comentarios:

Publicar un comentario