martes, 24 de diciembre de 2013

Olentzero.

Otadui zuhaiztitik abiatuko da Olentzero.

Urteroko ohiturari jarraituz, Foruen plazara joango da gero eta han herritarren gurari, gutun, eskutitz zein muxuak jasoko ditu.
Aurten laguntzailea izango du, gainera: Mari Domingi. Betiko moduan 17:00etan abiatuko da Olentzero Otadui zuhaiztitik karroza gainean eta esandako moduan, aurten Mari Domingi izango du ondoan.
Herritar talde batek hartu du aurten Olentzerori harrera egiteko ardura, eta euren ideia izan da Mari Domingi ere gonbidatzea. Karroza ere eurek prestatuko dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario