sábado, 18 de febrero de 2012

Aratusteek dantzan jarri dituzte oñatiarrak



200 oñatiar baino gehiago animatu dira Oñatz taldekoekin batera dantzan irten eta Aratuste herrikoiak egitera; Lapurdiko dantzei beste batzuk gehitu dizkiete aurten, gainera. Kalez kale ibili dira goiz partean eta 20:00etan beste saio bat egingo dute plazan. Bihar, domeka, Oñatzekoek Luzaideko dantzak egingo dituzte, Jose de Azpiazu musika eskolako folk taldearen laguntzarekin: 18:30ean plazatik atera eta, herriko kaleetan barrena ibili ostean, plazara itzuliko dira ekitaldia borobiltzera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario