domingo, 22 de noviembre de 2015

Oñatzen bazkari herrikoian giro aparta izan zen

goiena

Imanol Beloki 2015-11-22 20:11  OÑATI
Oñatiko Oñatz dantza taldearen 45. urteurrena ospatzeko zapatuan egin zen lehen ekitaldia. 11:00etan txorixo bokadiloa jan, eta poteoa egin zuten; –kale berria-atzeko kalea-kale zaharra-plaza– dultzainero eta txistularien laguntzarekin. Poteoa amaitu ondoren, Zubikoa kiroldegira joan ziren bazkari herrikoia egitera. Bazkal ostean berriz, musikaz girotu zuten kiroldegia, eta dantza eginez bukatu zuten eguna. Hala eta guztiz ere, oroigarri moduan, egunerako prestatu zuten photocallean hainbat argazki atera zituzten.
ARGAZKIAK IKUSI HEMEN.

No hay comentarios:

Publicar un comentario