miércoles, 21 de septiembre de 2016

Mantxola eta Benito Gipuzkoako Federazioko kide izango dira

OK MAGAZINEA

2016-09-21 10:44:24
PRESIDENTEORDE LEHENA, ETA BATZORDEKO KIDE BIGARRENA
Mantxola eta Benito Gipuzkoako Federazioko kide izango dira
Oñatiko herriak ordezkaritza garrantzitsua izango du datozen lau urteotan Gipuzkoako Eskubaloi Federazioan. Mikel Mantxola eta Francisco Benitok, presidenteorde eta batzordekide gisa arituko baitira bertan, hasi berri den legealdian.

Gipuzkoako Eskubaloi Fedetazioak, hauteskundeak ospatu zituen pasaden ostegunean Donostian. Azken lau urteetako taldearen lana amaituta, legealdi berri bat hasteko ordua iritsi zaio lurraldeko federazioari. Hori horrela, datozen lau urteetan Francisco Barros errenteriarra izango da presidente berria. Barrosek baina, Gipuzkoako eskubaloia oso ondo ezagutzen duten bi oñatiar izango ditu alboan legealdi berri honetan. Mikel Mantxola presidenteordegisa arituko baita, eta Francisco Benitok, batzordekide lanak egingo ditu.

Ibilbide luzea

Mantxola eta Benitok ia bizitza guztia eskaini diote eskubaloiari. Batak zein besteak jokalari, entrenatzaile, direktibo, epaile...bezala ere aritu baitira urte askoan zehar. Orain baina, aurrerapauso bat emateko unea dela iruditu zaie eta herriko klubean egiten duten lanaz gain, federazioak hartzen dituen erabakietan ere parte hartu nahi dute. «Hiriburutik urruti gauden taldeak, askotan, ahaztuta gelditu gara eta zeresan handia daukagula iruditzen zait» adierazi dio Mantxolak OK Magazineari.

Talde berriak izango dituen helburuei buruz galdetuta, bereziki formazioan zentratu nahi dutela jakinarazi digu presidenteordeak: «Jokalari zein teknikarien formazioa garatu nahi dugu. Behetik lana ondo egiten bada, horrek epe motzean emaitzak emango baititu».

Mantxolak, entrenatzaile eta epaile lanak egin ditu bereziki azken hamarkadan eta Benitoren kasuan, jokalari izateari utzi zionetik, entrenatzaile eta Aloñako zuzendaritzako kide lanak tartekatu ditu. Aurten adibidez, maila territorialeko Gizonezkoen senior talde berria gidatzeaz arduratuko da.

Ruiz presidente, Euskadikoan

Gogoratu beharra dago Gipuzkoako Federazioan ez ezik, Euskadikoan ere Oñati oso ondo ordezkatuta egon dela azken lau urteetan. Amaitzera doan legealdi honetan, Jose Manuel Ruiz txantxikuarra izan baita Euskal Federazioko presidentea.

Benito eta Mantxola Gipuzkoako Federazioko kide izango dira

No hay comentarios:

Publicar un comentario