miércoles, 21 de septiembre de 2016

TXAKETUANEKO BIDEGURUTZE INGURUAN TRAFIKOA MOZTU EGINGO DA



TXAKETUANEKO BIDEGURUTZE INGURUAN TRAFIKOA MOZTU EGINGO DA BIHAR, AUTORIK GABEKO EGUNA DELA ETA


2016/09/21

Froga moduan bihar 15 orduz itxiko den gune hori, urri amaieratik aurrera oinezkoentzat geratuko da
  Mugikortasun Iraunkorrerako Planean zehazten den neurrietako bat da Txaketuaneko bidegurutze ingurua oinezkoentzat soilik izatea. Horrek esanahi du, Unibertsitate etorbidea Aita Madina kale paretik aurrera eta Bakardadeko Ama kalea Maiatzaren Lehena plazatik behera trafikorako itxi egingo dela. Behin betiko mozketa hori urri amaieratik aurrera gauzatu asmo da baina bihar, Autorik Gabeko Eguna dela eta, froga pilotua egingo da.
  Bihar, 6.00etatik 21.00ak bitartean ezin izango da Txaketuaneko bidegurutze horretara motordun ibilgailuz sartu. Hesia, La Caixako bulego parean jarriko da Unibertsitate etorbidetik datozen ibilgauluak Aita Madinara desbideratuz. Bakardadeko Ama kaletik behera doazenek berriz, Maiatzaren Lehena plaza parean topatuko dute hesia eta Portu kalerantz jo beharko dute. San Anton kalean hirugarren hesi bat jarriko da eta Zumeltzegi kalera soilik joan ahal izango da.  
  Autorik Gabeko Eguna izango da bihar, Mugikortasun Astearen baitan. Goizean, lanera edota ikastera bizikletan edo oinez doazenei gosaria eskainiko zaie trafikorako itxita izango den Txaketuaneko bidegurutze horretan bertan. Biharko ekitaldiak osatuz bestalde, bizikleta tailerra egingo da Gaztelekuko Sotoan. Konponketa txikiak nola egin irakatsiko da 17.00etatik 20.00tara emango den tailerrean. Tailerra, bi aldiz emango da, bihar arratsaldean esan bezala eta baita gaur arratsaldean ere, ordutegi berean. Tailerrok doan dira baina parte hartzeko izena eman behar da udaletxera deituta: 943.780411 telefono zenbakira.
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario