jueves, 1 de marzo de 2012

Dominikar Errepublikako kontsula Oñatin




Sierra Madre kubatarren Oñatiko elkarteak Dominikar Errepublika oinarri hartuta festa egingo du zapatuan. 168 urte bete dira errepublika aldarrikatu zela, eta hori ospatzeko egun osoko jaia egingo dute gonbidatu berezi batekin: Dominikar Errepublikako kontsula. "Dominikarrak ez ezik, herritar guztiak gonbidatu gura ditugu. Festa koloretsua eta polita izango da", diote.



Foru plazan elkartuko dira zapatuan, eta kalerik kale Dominikar Errepublikako Aratusteetako dantzak erakutsiko dituzte. Beste dantza batzuk ere eskainiko dituzte. Festa bukatzeko, bazkaria egingo dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario