domingo, 8 de julio de 2012

GARAGARDO FERIA

Oñatiko garagardo feria, aurten ere arrakastatsu


2012-07-08 19:33:48 Txomin Madina

Eguenetik asko eta asko izan dira Aloña Mendik antolatutako garagardo feriatik pasa direnak. Gaur arratsaldean Antton Intza Aloña Mendiko presidenteak aurtengo feriaren balorazio positiboa egin du; bere esanetan, eguena uste baino jendetsuagoa izan zen eta atzo gauean ere jende asko izan zuten. Hala, gaur arratsalderako, 30 litroko 43 garagardo upel hutsik zeuden; eskatutako 630 oilasko kiloak agortuta zeuden, baita saltxitxa gehienak ere; eta 800 kilo ukondotik 600 salduta zeuzkaten. Berrikuntza moduan, eguenean 15 kilo moxal eskaini zituzten, berehala agortu zirenak.



No hay comentarios:

Publicar un comentario