domingo, 1 de julio de 2012

Sergio Gartzia

Sergio Gartzia oñatiarra eta Gurutze Frades iurretarra onenak Torreauzon


2012-07-01 16:50:08 Julen Iriondo

Sergio Gartziak azken kilometroan jo die erasoa Cipri Burcio eta Javier Burgos hirukoteko kideei; Fradesek, berriz, bakarrik egin du lasterketa osoa. Abixaran taldekoek batera eta motelenaren erritmora egin dute proba herrikoia.



Korrika egiteko giro ederra –gauden sasoirako fresko, eta ateri–, zailtasun handirik gabeko ibilbidea –7,5 kilometro– eta lagun arteko giroa. Domeka goiza kirola eginez pasatzeko aparteko aukera. Osagai horiek izan ditu Oñatin jokatutako Torreauzoko krosak, aurtengoa 15. edizioa izan duen lasterketa herrikoiak.



Berez da jende aurrean korrika egiteko ohiturarik ez dutenentzat proba aproposa, apur bat lehiatzeko aukera ematen duelako, kale kalean izan gabe, adibidez; parte hartzera doazen asko lagun giroan joaten diren bezala –koadrilan, familian...–, animatzera doazenak ere izpiritu berarekin joan ohi baitira bide ertzera.



Nahikoa arrazoi, beraz; baina oraingoan bat gehiago ere bai: izan ere, herriko Abixaran taldekoek abisatuta zuten eurak izango zirela lasterketako azkenak, taldeko motelenaren erritmoa hartuko zutela eta harekin egingo zutela bidea, inor ez zedila, beraz, azkena geratzeko beldur izan. Ekimen polita, eurek parte hartu eta beste batzuk animatu, lasterketa herrikoien izaera bultzatuz. Baina hara non, azkenak izateagatik ere lehia sortu zaie, eta azkenean auzoko hiru lagunek izan dute "ohore" hori.



Lehia polita aurrean



Eta lasterketaren atzealdean hau dena gertatzen zen bitartean, aurrealdean, nahi izan duenak izan du lehia. Hasieratik bost lagun jarri dira buruan eta, Olatetik buelta eginda, Sergio Gartzia oñatiarra, Cipri Burcio legazpiarra eta Javier Burgos gasteiztarra geratu. Hurrenkera horretan sartu dira helmugan, Gartziak Zuazolako zubi parean erritmoa bizitu eta aurrea hartuta.



Nesketan, Gurutze Frades iurretarra, Espainiako triatloi txapelduna zen faborito, eta ez du huts egin. Amaia Bernal izan da herriko lehen neska.

No hay comentarios:

Publicar un comentario