jueves, 6 de septiembre de 2012

Lucio Muñozi omenaldia Arantzazun



2012-09-06 13:45:26 Goiatz Arana
Lucio Muñoz margolari madrildarrak Arantzazuko Basilikako erretaulan utzi zuen obrak 50 urte betetzen ditu aurten eta, hori ospatzeko, oroitzapen-jardunaldi bat egingo dute Arantzazuko Adiskideak elkarteak eta Arantzazu Gaur Fundazioak. Jardunaldia datorren irailaren 15ean izango da –zapatua– Gandiaga Topagunean, eta Antonio Lopez eta Julio Lopez Hernandez artistek eta Muñozen seme Rodrigok hartuko dute parte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario