jueves, 16 de octubre de 2014

lanera bizikletan

Lanera bizikletan ekimena martxan da Debagoienan, eredu osasungarria eta iraunkorra sustatzeko asmoz

 Foto_portada“Lanera bizikletan” Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aretxabaleta, Arrasate, Eskoriatza eta Oñatiko Udalekin batera 2014ko azken hiru hilabeteetan zehar abian jarriko duten sentsibilizazio ekimena da. Ekintza honekin lanerako bidaiak edo joan-etorriak oinez edo bizikletan egitea sustatu nahi da. Horretarako Debagoieneko eskualdean sentsibilizazio kanpaina hau abian jarri da gaurtik, abenduaren bukaera bitartean. Gipuzkoako Foru Aldundiak Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuaren eskutik esperientzia pilotu bat antolatu du Debagoieneko lau udalekin elkarlanean, etxetik lanera egiten diren joan-etorriak bizikletan edo oinez egitea sustatzeko. Helburen artean honako hauek: herritarrak kontzientziatzea hiri-mugikortasunean dauden arazoez, zehazki, lantokien inguruan sortzen direnez, eta mugitzeko eta lanera joateko modu iraunkorragoetara aldatzeko premiaz jabearaztea; informazio argia eta zehatza ematea lantokira oinez edo bizikletan joateko dauden aukerez, bai azpiegitura bai baliabide mailan, automobila edo bestelako motordun ibilgailurik erabili gabe eta bizikletan edo oinez desplazamenduak egitea pertsonalki probatzeko aukera ematea, besteak beste.
Herritarrak sentsibilizatzeko, herri bakoitzean informazio bilerak antolatu dira; informazio euskarriak, foiletoak eta kartelak ipiniko dira lantegietan eta herrietako hainbat establezimenduetan; herritarrez osatutako erabiltzaileen sarea osatuko da; webloga www.lanerabizikletan.net eta sare sozialak bultzatuko dira; doako telefonoa 900.102716; prentsa bulegoa eta publizitate kanpaina abian jarri dira.
Erakunde antolatzaileetako ordezkariek jongi ezagutzen dituzte gure gizartean ibilgailu motordunen erabilera masiboak eragiten dituen kalteak, bai ingurumenean bai langileen osasunean zein segurtasunean, eta horiek arintzea du helburu ekimenak.

Bi datu nabarmen:

- Hiri barruan, autoz egiten diren bidaien % 50a 3 km baino laburragoak izaten dira eta %10a 500 metro baino laburragoak. Bizikletan erraz egin daitezke, 20 minutu besterik ez baitira behar 5-6 km egiteko.
- Osasunaren Mundu Erakundearen, OMEn arabera, bizitza sedentarioak urtean 1,9 milioi pertsona garaia baino lehen hiltzea eragiten du. Astean bost egunez 30 minutuko intentsitate gutxiko ariketa saioa eginez (ibili, pedalei eragin, eskailerak igo), bizitza sedentarioak eragiten dituen osasun arriskuei aurre egiten zaie.

Informazio bilerak

Udalerria Eguna Ordua Lekua
Oñati Urriak 21 19:00 Udalbatzar aretoa
Eskoriatza Urriak 23 18:30 Ibarraundi museoa
Aretxabaleta Urriak 27 19:00 Kultur Etxea
Arrasate Urriak 30 18:30 Kulturate (Jokin Zaitegi gela)

No hay comentarios:

Publicar un comentario