miércoles, 10 de junio de 2015

Biain eta Txintxurreta azpitxapeldun

OK MAGAZINEA

Pilota
2015-06-10 12:05:28
22-12 GALDU ZUTEN MURUA ETA LLODIO ARRASATEARREN AURKA
Biain eta Txintxurreta azpitxapeldun, Debarroko Txapelketan
Ander Biain eta Markel Txintxurreta Aloña Mendiko bikoteak ezin izan zuen larunbatean Debarroko Txapelketako finala irabazi. Deban jokatu zen partiduan, hasiera oso kaxkarra eman zioten lehiari oñatiarrek eta horrek erabat baldintzatu zuen finala. Azkenean Murua eta Llodio arrasatearreak merezimendu osoz eraman zuten aurtengo kadete mailako txapela (22-12).

Larunbat arratsaldean jokatu ziren Debarroko pilota txapelketako finalak Debako pilotalekuan. Kadete mailako partiduaz gain, jubenil eta senior mailako finalak ere jokatu ziren eta orokorrean pilota jaialdi ederraz gozatu ahal izan zuten bertaratutakoek. Oñatiarren begirada, kadete mailako finalean jarrita zegoen. Izan ere, Ander Biain eta Markel Txintxurreta bikoteak merezimendu osoz lortu zuenduela hiru aste onenen arteko neurketa honetarako txartela.

Finalean zoritxarrez, oñatiarrek ezin izan zuten bere mailarik onena eman eta partida hasiera kaxkar batek erabat baldintzatu zuen lehia. Ander Murua eta Ander Llodio arrasatearrak 12-0 aurreratu ziren eta hortik aurrera, nahi baina ezin ibili ziren txantxikuarrak. Azkenean, markagailua txukuntzea lortu zuten Aloñako pilotariek baina finala, arrasatearrek merezimendu osoz irabazi zuten 22-12ko emaitzarekin.

Ostiralean herriko finalak

Pilota kontuekin jarraituz esan, ostiral arratsaldean (17:00) herriko harrobiko pilotarien finalak jokatuko direla plazako frontoi zaharrean. Eguraldi txarra eginez gero, Zubikoako pilotalekura pasako lirateke partida guztiak. Prebenjaminetatik hasi, benjamin, alebin, infantil, kadete eta jubenil mailako finalak jokatuko dira. Finalen ordena eta bertara iritsi diren pilotarien zerrenda ondorengoa izango da:

PREBENJAMIN: Oier Osa - Joanes Oses

1. URTEKO BENJAMINAK: Manex Juaristi - Manex Madinagoitia

2. URTEKO BENJAMINAK: Joseba Bermejo - Oier Alzelai

1. URTEKO ALEBINAK: Iñigo Guridi - Imanol Perez

2. URTEKO ALEBINAK: Mikel Ugarte - Julen Azkarate

INFANTILAK: Aitor Tatiegi - Iñigo Perez

KADETEAK: Markel Txintxurreta - Aitor Otamendi

JUBENILAK: Ander Biain - Xabi Aiastui

Biain eta Txintxurreta azpitxapeldun sariarekin. Argazkia: Edurne Galdos

No hay comentarios:

Publicar un comentario