sábado, 27 de junio de 2015

Día Internacional por la Liberación Sexual

Ekainak 28an mundu osoko kaleak, Euskal Herrikoak ere bai, kolorez eta aldarrikapenez jantziko dira LGBT kolektiboaren hamarkadatako borroka nabarmentzeko. Aurten 45 urte beteko dira Greenwich (New York) auzoko matxinadatik, askatasun sexualaren mugimenduaren baitan eta erakunde politiko, polizial eta erlijiosoek lesbianen, gayen, bisexualen eta transexualen aurka ezarritako errepresioaren kontra mugarri izan zena.
  Baina tamalez, Euskal Herrian ere ematen dira oraindik erasoak eta inposizioak matxismoa, transfobia, lesbofobia eta homofobia darabilten jarreretatik.
  Horrexegatik, elkartasuna ardatz izango duen kontzientzia aldarrikatzen dugu, jarrerak aldarazi eta LGBT kolektiboarekiko aurreiritziak eta fobiak desagerraraziko dituenak, alor guztietan ezinbestekoak diren lege eta gizarte aldaketak eginda: hezkuntzan, osasungintzan, komunikabideetan edota herritar askatasunetan.
  • Deialdi ezberdinak mobilizazioetarako:
Larunbata ekainak 27
Donostia 18:00etan Bulebarrean
Igandea ekainak 28:
Bilbo, Moyua Plazan 12:30etan
Gasteizen 13:00etan Andre Mari Zuriaren Plazan
Iruñea 12:30etan Gasteizko geltoki zaharrean

No hay comentarios:

Publicar un comentario