domingo, 25 de mayo de 2014

Gipuzkoako txapeldun

 

Kadeteen 1. mailako taldea Gipuzkoako txapeldun

 

  Aloña Mendi Kirol Elkartea 2014-05-25 12:40

 

Duela aste batzuk lortutako igoeraren ostean, atzo, maiatzak 24, Ilintxa taldeari 1-0 irabazi ostean, Gipuzkoako txapelketa irabaztea lortu dute.
Atzo, maiatzak 24, Arrasateko Mojategi futbol zelaian jokatutako partidan, Jon Aizpeurrutiak eta Jose Luis Lazkanok entrenatzen dituzten jokalariek Gipuzkoako txapelketa lortu zuten. Legazpiko Ilintxa taldearen aurka jokatutako partida lehiatu batean, Joseba Anduagak sartutako golari esker, gure jokalariek garaipena lortu zuten.
Duela aste batzuk kadeteen ohorezko mailara lortutako igoeraren ostean, atzoko garaipenak denboraldia bikaina biribildu zuen. Zorionak mutilak!!! AUPA ALOÑA!!!

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario