domingo, 16 de agosto de 2015

LIZARGARATE EGUNA-

Lizargarate Egunerako atzera kontaketa

Ubane Madera 2015-08-16 08:32  OÑATI
Gaur, domeka, da azkeneko eguna Lizargarate Egunean izango diren ekintzetan parte hartzeko txartelak eskuratzeko. 20 euro da prezioa eta Arrano tabernan daude salgai. Lizargarate Trikitizale elkarteak eta Lizargarateko elkarteak antolatutako ekimena da Lizargarte Eguna. Gaur zortzi, abuztuaren 23an da.

Iazko Lizargarate Eguna. | 
Egun osoko egitaraua prestatu dute datorren domekarako:

11:00etan, izenarekin bat eginez, hamaiketakoa egingo dute.
12:00etan, berriz, herri kirol erakustaldia izango da.
Bazkaria dator segidan, 14:00etan, eta ondoren, Laja eta Lutxurdixorekin erromeria.

No hay comentarios:

Publicar un comentario