jueves, 30 de junio de 2016

Spartan Race Bilbao 2016.

ok magazinea

2016-06-29 12:42:20
TALDEKAKO SPRINT DISTANTZIAN LEHIATU ZIREN TXANTXIKUARRAK
Oñatiko talde bat bigarren, Spartan Race oztopoen lasterketan
Bilboko Artxandako inguruneak, Spartan Race izeneko oztopoen lasterketa ikusgarria hartu zuen larunbatean. Bertaratu ziren lehiakideek, helmugara iristeko, mota guztietako zailtasunak eta tranpak gainditu beharko izan zituzten eta proba berezi honetan ere, Oñatiko talde bat nahiko fin aritu zen. Sprint distantziako taldekako lasterketan, bigarren postua eskuratu baitzuten txantxikuarrek.

4.000 parte-hartzaile baino gehiago bildu zituen larunbatean Spartan Race izeneko munduko oztopo-lasterketarik garrantzitsuenak. Bilbon (Artxandan) era honetako proba bat egiten zen aurreneko aldia izan da eta elkartu zen jendetzaren erantzuna ikusirik, arrakasta handiz ospatu zen ekitaldia izan dela esan daiteke. Kirol modalitate berria izan arren, azkenaldian moda-modan jarri da eta geroz eta zaletu gehiago dituzte era honetako erronka gogorrek.

Mundu osoan milaka jarraitzaile ditu eta Spartan Race lasterketa Bilbon ez ezik, besteak beste, Berlin, Los Angeles, Madril, Rio de Janeiro, Sydney, Tokio, Txileko Santiago, Baku, Doha edo Dubai hirietan ere jokatuko da.

Distantzia ezberdinak

Bilboko lasterketak hiru distantzia ezberdin aurkezten zituen. 7 kilometrokoa, 15ekoa eta luzeena 20 kilometrokoa zen. Sua duten jauziak, alanbre arantzadunen azpitik eta lokatzatik herrestatzea, sokekin eskalada egitea edo pneumatiko erraldoiak alde batetik bestera mugitzea izan ziren parte-hartzaileek egin zituzten probetako batzuk.

Oñatiarren kasuan, distantzia motzenean lehiatu ziren eta taldekako modalitatean lan bikaina egin zuten. Iosu Unzurrunzaga, Iker Arkauz, Ander Varela, Anartz Azkarateaskasua eta Jokin Ugartek osatu zuten taldea ea guztientzat lehen aldia izan zen era honetako proba batean. Azken honek Bilbon bizi izandako esperientziaren berri eman zuen atzo eguerdian Oñati Irratian.

Hemen daukazue elkarrizketa osoa entzungai:


Oñatiko taldea Bilboko lasterketa amaieran.

No hay comentarios:

Publicar un comentario