domingo, 9 de octubre de 2016

Arrasate-Oñati 2016.Yeray Varela eta Maialen Muñoz garaile.

goiena

Yeray Varela eta Maialen Muñoz garaile Arrasate-Oñati lasterketan

Eneko Azurmendi 2016-10-08 20:44  ARRASATE  DEBAGOIENA  OÑATI
Oñatiarrak Oñatiko azken metroetan utzi du atzean Aitor Mimenza elorriarra, Kale Zaharrean gora, eta bakarrik helmugaratu da. Muñoz ibartarrak, berriz, minutu inguruko aldea atera dio Marisol Ramos bigarren sailkatuari. Patinetan, Iñaki Zubillaga eta Nagore Montes izan dira irabazleak.
Yeray Varela oñatiarra eta Maialen Muñoz ibartarra izan dira nagusi gaur Arrasate-Oñati lasterketan.
Gizonezkoetan, hasiera-hasieratik erritmoa gogorra izan da eta Arrasatetik irten baino lehenago, onenen tropeltxoa osatu da, zazpi korrikalariz osatutakoa, tartean Varela bera, Mustapha Archaoui aretxabaletarra eta Sergio Garcia oñatiarra zirelarik.
Torreauzo inguruan, ordea, tropeltxoa apurtuz joan da eta Varela eta Mimenza gelditu dira, nor baino nor gehiago. Oñatiko kaleetan elkarrekin sartu dira, baina azken metroetan jotako erasoaren ondorioz, Varelak garaipena lortu du.
Emakumezkoetan, berriz, Maialen Muñoz ibartarrak ez du aurkaririk izan. Izan ere, minutu eta lau segunduko aldea atera dio Marisol Ramos oñatiarrari.

Zubillaga eta Montes nagusi patinetan

Patinen lasterketari dagokionez, gizonezkoetan, Iñaki Zubillaga tolosarra gailendu da, Bergarako Mikel Roldan bigarren sailkatuari minutu erdiko abantaila aterata.
Emakumezkoetan, berriz, Nagore Montes donostiarrak azken urteetako nagusitasuna berretsi du, berriro ere irabaziz. Maddi Mujika bergararra bigarren sailkatu da, ia bi minutura.

Omenaldia

Joseba Zabaleta oñatiarrari ere omenaldi txiki bat egin nahi izan zioten antolakuntzatik. Izan ere, Asier Osinaga antolakuntzako kidearen esanetan, "gaixo dago" eta horregatik, "keinu" bat egin nahi izan diote, babesa erakutsiz. Horretarako, Animo Joseba zioen kamisetak atera dituzte. Batzuek, kamisetarekin egin dute lasterketa eta beste batzuek, berriz, bide bazterrean kamiseta jantzita erakutsi diote euren babesa.

SAILKAPENAK:
Gizonezkoak:
1- Yeray Varela, 36:32
2-Aitor Mimenza, 36:34
3-Txomin Marañon, 37:00
4-Martin Amilibia, 37:01
5-Mustapha Archoui, 37:24
Emakumezkoak:
1-Maialen Muñoz, 45:39
2- Marisol Ramos, 46:43
3-June Arbeo, 46:51
4-Estela Biain, 47:00
5-Nere Arregi, 47:14

PATINAK:
Gizonezkoak:
1- Iñaki Zubillaga, 20:00
2-Mikel Roldan, 20:30
3-Unai Perea, 20:52
4-Arkaitz Arana, 20:54
5-Igor Sanz, 21:02
Emakumezkoak:
1- Nagore Montes, 22:36
2-Maddi Mujika, 24:24
3- Leire Etxaburu, 24:33
4-Oihana Unamuno, 25:13
5- Ainhoa Guridi, 27:54

No hay comentarios:

Publicar un comentario