martes, 18 de octubre de 2016

Pablo Garcia

ok magazinea

2016-10-18 15:12:01
PRESTAKUNTZA FISIKOA ERA EGOKI BATEAN LANTZEN LAGUNTZEN DU
Eskubaloiko epaileei zuzenduriko gidaliburua argitaratu du Pablo Garcia oñatiarrak
Pablo Garcia oñatiarrak eskubaloiko epaileei zuzenduriko "Manual de entrenamiento físico para un árbitro de balonmano" izeneko gidaliburua argitaratu berri du. Iraila amaieran aurkeztu zuten Federazioko egoitzan, Donostian. Interesa dutenek, dagoeneko eskuragarri dute Garciaren lan berria.

Eskubaloiko epaileek prestaketa fisikoa lantzeko liburu berri bat dute merkatuan. Pablo Garcia oñatiarrak, duela aste gutxi aurkeztu baitzuen "Manual de entrenamiento físico para un árbitro de balonmano" izeneko gidaliburua. Garciak idatzi, eta estatu osoko hamaika epaileren testigantza jaso dira bertan eta besteak beste, goi mailan ari diren Ángel Sabroso, Antonio Merino eta Gude anaiak dira lan berri honen aita pontekoak.

Irailaren 24an aurkeztu zuten liburua Donostian eta idazleaz gain, Asobal mailako hainbat epaile eta Federazioko ordezkariak izan ziren Garciaren alboan. Liburua, eskubaloiko epaile guztientzako egina dago. «Dagoen mailan egonda ere, epaile taldearen errendimendua hobetzea» baita gidaliburu honen helburu nagusia.

Konkretuki, elite mailako Angel Sabroso, Antonio Merino eta Gude anaiak, Ohorezko mailako, Josu Ansoleaga eta Aitor Izquierdo, eta lehen mailako Jon Cid, David Mateos, Markel Garralda eta Mikel Burguera izan dira eskuliburu hau garatzen lagundu duten epaileak.

Liburua salgai

Liburuak datu pertsonalak, frekuentzia kardiakoa, entrenamendu baten oinarriak, planifikazioa, lesioen prebentzioa…bezalakoak nola landu erakusten du. Ia 100 orriko edizio berri hau eskuratu nahi dutenek, 10€-ren truke erosi ahal izango dute liburua, web orri honetan edopgj40@hotmail.es helbidera idatzita.

Garcia, liburuaren aurkezpenean

No hay comentarios:

Publicar un comentario