miércoles, 9 de noviembre de 2016

LOGO LEHIAKETA



Debagoienako XIII. Trikitixa Eguna datorren urtean Oñatin izango dela eta, jada lan-talde bat martxan jarri da egun horretarako prestaketetan. Egun horrekin lotuta izango diren kamiseta, kartel eta bestelakoetarako, LOGO BAT DISEINATZEA aterako da lehiaketara. Trikitixa eta panderoakin zerikusia izan beharko luke, baita herriarekin ere. Azaroak 28tik abenduak 12ra aurkeztu beharko dira. Irabazleak 100 eurotako bale bat jasoko du, “Txanda elkarteko” dendetan gastatu ahal izateko. Oinarriak www.jazpiazumusikaeskola.com/eu/hasiera WEB ORRIAN dituzue. Lanak musika eskolan aurkeztu behar dira ordutegi honetan: astelehenetik ostegunera 16:30tatik 18:30era (tlf: 943 783 174). Animatu eta parte hartu, atera zure trebezia azalera!!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario