domingo, 7 de octubre de 2012

DUKIEN ETXIAN.

2012-10-07 15:34:49 Leire Kortabarria

Joan den domekan eguraldiak zapuztu zuen, baina gaur, Errosaixo egunean, primeran irten da Oñatiko musika bandaren kontzertua Lazarraga etxeko lorategian. Herritar ugari joan dira lorategiaren aurre-inaugurazio ekitaldi horretara.

Batzuek jesarrita eta beste batzuek zutik, herritarrek adi-adi jarraitu dute musika bandaren emanaldia. Oso berezia zen, izan ere, dukearen etxeko lorategia oñatiarrendako zabalik geratuko dela ospatzen zen. Joan den domekan bi ordutarako ireki zuten lorategia, baina eguraldi goibelak eguna desluzitu zuen. Gaur, ordea, kontzertua entzun eta gero edo musikak lagunduta, Sotomayorreko dukeak herriari utzitako lorategian paseatu zuten oñatiarrek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario