lunes, 12 de noviembre de 2012

V. ESKAPARATE LEHIAKETA

Udalak, Txanda elkartearen laguntzarekin, V. ESKAPARATE LEHIAKETA antolatu du.


2012/11/12

Izen emate epea zabalik dago. Aurten, sari banaketa, Santomas egunean, abenduaren 21ean egingo da.



Horixe da aurreko urteekiko aldaketa bakarra. Urteko azken egunetara itxaron gabe, sari banaketa Gabonen atarian Santomas egunean egingo dela. Bestelakoan, aurtengo deialdian ez dago aparteko nobedaderik. Herriko denda/zerbitzu guztiek parte hartu ahal izango dute bosgarren eskaparate lehiaketa honetan. Interesatuek, dena den, izena eman behar dute.



Horretarako, lehiaketaren berri eman eta oinarriak azaltzen dituen gutunak gertatu dira eta datozen egun hauetan bidaliko dira. Merkatariei parte hartzeko gonbidapenarekin batera, izena emateko orria ere igorriko zaie. Garaiz beti ere, parte hartu nahi duenak, abenduaren 3ra arteko epea baitu, izen emate orria bete eta udaletxean, turismo bulegoan edo enplegu departamenduan uzteko.



Behin izena emanda, erakusleihoak, abenduaren 8rako apainduta, muntatuta egon beharko du, eta halaxe mantendu beharko da, gutxienez, abenduaren 31ra arte. Erakusleihoan, noski, denda edo zerbitzuaren ohiko produktuak jarri beharko dira.



7 izango dira, aurten ere banatuko diren sariak. Hartarako izendatutako epai mahaiak, 5 sari emango ditu, beste bat, herritarren botoen araberakoa izango da eta azkena, urtean zeharreko lana errekonozitzen duen sari berezia. Guztira, saritan, 4.500 euro banatuko dira.



Gabonetako eskaparate lehiaketa, herriko merkataritzaren garapenerako baliabidea izatea nahi du udalak, merkatariak euren lokal eta denden irudia eta erakargarritasuna hobetzera animatuz.

Hala epai mahaia,Gipuzkoako Merkatal ganbara eta dekorazio arloko profesionalez osatuko da eta bereziki, diseinua, irudimena, orijinaltasuna, argiztapena, gaia eta berrikuntza baloratuko dira.



Iaz, laugarren aldiz egin zen Gabonetako eskaparate lehiaketa honetan, 37 denda eta lokalek parte hartu zuten. Lehen saria, Kimu loradendak eraman zuen, bigarrena Bellotzak, hirugarrena, Amalurrek, laugarrena Kukumikuk eta 5.a Barue dekorazioak. Herritarren botoek, Marku jantzi dendari saria eman zioten eta urte osoko ahalegina errekonozitzen duen sari berezia, Txokolateixiak eraman zuen hirugarren aldiz.



Aurtengo sarituak, abenduaren 21ean egingo den ekitaldi publikoan ezagutaraziko dira.



No hay comentarios:

Publicar un comentario